⛅ EGURALDIA

Hotz, baina eguzkitsu

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 08:04

Izotza sortzeko arriskua izango da datozen egunotan, tenperatura minimoen eta lurmentzearen ondorioz, baina, oro har, Lorentzo dotore ikusi ahalko dugu zeruan. 

Hotzarekin hasiko dugu eguna, eta baliteke izotza sortzea. Horiekin batera, lainoak sortu daitezke, eta zenbait lekutan nahiko iraunkorrak izan daitezke, gainera. Baina horiek altxatzen direnerako, zerua nahiko garbi geratuko da, eta Eguzkia gailenduko da. Haizearen norabidean ere aldaketa dator, ekialdetik joko baitu, ahul. Gasteizen -1 eta 9 gradu arteko aldea ikusiko dute termometroan.

Antzerako norabidean joango da ostirala ere. Lainoak agertuko dira goizean, baina gero nahiko oskarbi geratuko da. Haize ahul eta aldakorra izango dugu, arratsaldean ipar-ekialdean finkatuko bada ere. Eguzkiak egindako lana nabarituko da tenperatura maximoetan: -2 gradutan hasi eta 12 graduraino igoko da galinstanoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide