⛅ EGURALDIA

Ondo bidean

Erredakzioa 2023ko otsailaren 1a

Arratsaldean ostarteak zabalduko dira, eta biharko egun eguzkitsua espero da.

Goizean hodeiekin jarraituko dugu lurralde gehienean, hegoaldean horrenbeste agertuko ez badira ere. Halere, arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Iparraldetik joko du haizeak, aparteko indarrik gabe. Tenperaturei dagokienez, 2 eta 6 gradu arteko aldea espero da. 

Bihar goizean lainoak agertuko dira. Behin horiek altxatuta, ordea, egun eguzkitsua espero da. Haizea bere horretan mantenduko da, iparraldean temati. Dena dela, Eguzkiak ez du hotza erabat uxatuko, eta, oro har, tenperatura hotza izango dugu: 0 eta 9 gradu artean mugituko da galinstanoa Gasteizen. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago