⛅ EGURALDIA

Busti dezake

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 31

Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira, eta bihar goizean ere mantenduko dira horiek. Asteazken arratsalderako, berriz, garbitzera joko du.

Hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu zeruan TikTok eta Instagrametik begirada altxatuz gero, eta baita goizean lainoren bat ere. Orduak aurrera joan ahala, baina, hodeitza trinkotuko da, eta egunaren amaieran euria egin ahalko duela iragarri du Euskalmetek. Haizeak gogotsu joko du, iparretik. Termometroari dagokionez, hiriburuan 2 eta 7 gradu arteko tenperatura izango dute.

Biharko, goizean bezperan izandako egoera bere horretan mantenduko da: hodeiak egongo dira, euria egiteko aukerarekin. Osterantzean, arratsaldean garbiago egongo da, eta ostarteak zabalduko dira. Haizea iparretiko noranzokoan mantenduko da. Termometroak zertxobait gorago egingo du: 2 eta 9 gradu arteko aldea espero da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago