⛅ EGURALDIA

Termometroa, pittin bat gorago

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 30a

Elurteak menia emango bide du jada. Abisu horia mantendu dute gaurkorako, baina izotza sortzeko arriskuagatik. 

Lainoak agertu daitezke goizean, baina horiek altxatzean ez da gardenegirik geratuko: ortzian tarteka hodeiak ikusiko ditugu. Ipar osagaiko haize ahul-bizia izango dugu egun gehienean, eta tenperaturak apur bat igoko dira. Halere, abisu horia dago, izotza sortzeko arriskuagatik. Gasteizerako 1 eta 5 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek. Euskalmeten arabera hiriburuan -4º C gradura iritsi daiteke. Jexus, Maria eta Joxe.

Gaurko agertoki honek segida izango du biharkoan: zerua tarteka hodeitsu egongo da, iparraldetik ufa egingo duen haize ahul-biziarekin batera. Izotza ere sor daiteke zenbait puntutan. Gasteizen termometroa 2 eta 7 gradu artean mugituko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago