Emakumezko aktore protagonista onenaren Feroz saria irabazi zuen Ane filmagatik 2021ean, eta berriz ere Patricia Lopez Arnaizen eskuetara heldu da. Oraingoan 'Intimidad' seriean egindako lanagatik saritu dute; bigarren aktore onenaren Feroz saria jaso zuen atzo Zaragozan.
Sexu harremanen bideo baten zabalpena du abiapuntu serieak, beste hainbat gairekin batera. Lan honengatik ez zuela espero gogoratu zuen aktoreak: "Niretzat zoragarria izan da. Esperientzia bikaina izan da, eta ez bakarrik materialagatik; izan ere, gure pertsonaiekin sufritu arren, benetan hunkitzen zaituztenean hegan egin eta gozatu egiten duzu, baita talde zoragarri bat izateko zortea izan dudalako ere".
Espainiako zinema prentsak ematen dituen sari hauetan, bestalde, As bestas eta Cinco lobitos pelikulek jaso zituzten sari nagusiak, La ruta eta No me gusta conducir serieekin batera.
— Premios Feroz (@PremiosFeroz) January 28, 2023