⛅ EGURALDIA

Galdu esperantza oro

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 27a

Zeruak burugogorrak dira, eta negua dela konturatzen direnean, negu giroan tematzen dira. Asteburuko plana: euria, elurra, hotza eta izotza.  

Hodei askorekin jarraituko dugu, bai eta zaparradekin ere. Abisu horia mantendu dute gaur eta biharko, elurragatik. Gaur 600-800 metroan mantenduko da kota, baina arratsalde eta gau parterako 400-600 metrora jaitsiko da. Haizeak bolada gogorrak izango ditu, iparraldetik. Izotza izateko arriskua bere horretan mantentzen da. Termometroetan, Gasteizen 1 eta 4 gradu artekoa aldea ikusiko dute, baina sentsazio termikoa -3 gradura iritsi daiteke. Abrigatu eta txanoa eroan. 

Asteburuan ez dugu giro epelik aurkituko. Bi egunetan zeru hodeitsuak eta zaparradak izango ditugu, eta larunbatean azken orduetan elur kota 300-500 metroan kokatu daiteke. Iparraldeko haize zakarrak ez ditu gauzak erraztuko, baina igande gauean atertuko duela dio Euskalmetek. Bi gunetan 0-3 eta 0-4 gradu arteko tenperaturak espero dira hiriburuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago