⛅ EGURALDIA

Kaskarrean jarraituko du

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 26a

Ohiko estandarren arabera, eguraldi kaskarra espero da, eta are gehiago okertuko da ostiralean. Elurragatiko abisu horia bere horretan dago.

Hodeiak eta prezipitazio txikiak espero dira ostegunari hasiera emateko. Norabide aldakorreko haizea izango dugu: azken asteotako joerari jarraiki, ahul-bizia izango da haize hori, bolada gogorrekin. Elur kota 800-900 metrotan hasi eta 600-800 metrora jaitsiko dela kalkulatu dute. Modu berean, izotza sortu ahalko da. Izan ere, eguneko tenperaturen tartea 1 eta 6 gradu artekoa izango da Gasteizen.   

Ostiralean agertokia antzerakoa izango da, baina zertxobait kaskarragoa: zerua oso hodeitsu egongo da, eta prezipitazioak egongo dira. Horiekin batera, elur kota jaitsiko da: 600-800 metrotan egongo da egunaren hasieran, baina 400-600 metrora jaitsi daiteke arratsaldean. Haizea ere zakar, bolada gogorrekin. AEMETek 0 eta 4 gradu arteko alde iragarri du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago