⛅ EGURALDIA

Hotza eta zeru grisak

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 25a

Abisu horia mantentdu dute oraindik, baina ez dirudi elurrak arazo gehiegi sortuko duenik. Egun gris eta hotzak izango dira gaurkoa eta biharkoa.

Gaur zeru estaliak izango ditugu, eta eguerditik aurrera prezipitazio txikia egingo du. Ipar osagaiko haize ahul-biziarekin batera etorriko dira prezipitazioak. Arratsaldean Eolo gogorrago ibiliko da. Izotza sortu ahalko da ere. Gogoratu abisu horia indarrean dagoela oraindik, baina batez ere izotza izan daiteke arazo, elurra 800-900 metroko kotan mantenduko delako. Termometroan, 0 eta 6 gradu arteko aldea espero da Gasteizen, baina sentsazio termikoa -1 eta 3 gradu artekoa izango da. 

Ostegunari begira, antzeko egoera izango dugu: hodeiak nagusi, eta prezipitazio txikia. Haizea ere zakar biharkoan, norabide aldakorrekoa. Momentuz, ostegunerako ere abisu horia mantentzen da, baina elur kota ez da asko jaitsiko. Tenperaturak 1 eta 5 gradu artean egongo dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago