Dagoeneko astebete baino gehiago daramate greba mugagabean Arteche-Hitachi fabrikako langileek. Egun horietan, jarraipena erabatekoa izan dela jakitera eman du ELA sindikatuak, eta lanuzteek ekoizpena etetea lortu dute neurketa transformadoreak ekoizten dituen lantegian.
Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, elkarretaratzea egingo du plantillak, 13:00etan Andre Maria Zuriaren plazan. Bertan, greba egunetan egin duten bezala, hitzarmen kolektibo berria negoziatzera esertzea eta soldatak igotzea eskatuko dute langileek: "Soldata maila duinak bermatu eta aberastasuna behar bezala banatuko duen hitzarmen kolektiboa" aldarrikatu dute.
Gaur egun, Arteche-Hitachi enpresaren akzioen %51 burtsan kotizatzen duen Arteche enpresarenak dira, eta gainerakoak Hitachirenak.
🔥⚙️ARTECHE-HITACHI greba mugagabean sortzen dugun aberastasuna ea justuago batean banatzeko!
— ELA Arabako Metala (@ArabakoElaMetal) January 24, 2023
🔥⚙️Huelga indefinida en ARTECHE-HITACHI para repartir la riqueza!
Con la producción parada de que le sirve a ARTECHE su fábrica? Quién crea la riqueza? pic.twitter.com/AVeFA5GvfQ