⛅ EGURALDIA

Freskotxo, bai

Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 08:35

Tenperatura baxuek gurean jarraituko dute, eta, asko izango ez bada ere, elurra botako du. Abisu horia bere horretan mantendu dute gaur zein biharko. 

Negu giro bete-betea mantenduko da momentuz, hotza eta izotza nagusi izango direlarik. Gaur goizean zerua oso hodeitsu egongo da, arratsalderako ostarteak espero diren arren. Elurra egingo du, baina ez demasekoa. Kota 300 metrora irits daiteke, baina arratsaldean 500-700 metroan egongo da. Ipar osagaiko haize ahul biziak ez du giroa epelduko. Gasteizen -1 eta 3 gradu arteko tenperatura espero da, baina sentsazio termikoa -4 eta 1 gradu artean egon da. Hotza, bai.

Espero izatekoa da elurrak arazo gutxiago emango dituela bihar: kota 600-800 metroan egongo bide da. Halere, izotzarekin kontu ibili beharko da. Gainerakoan, goizean zerua oso hodeitsu egongo da, era eguerditik aurrera prezipitazio txikia egingo du. Haizea bezperaren bidetik arituko da, eta hiriburuan -2 eta 5 gradu artean ibiliko da termometroa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide