Zergatik esaten diogu txotx?

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 08:00

Iturrietako kupela. GOIENA

Txotx hitza oso ezaguna da gure artean. Sagardoa edateko modu zehatz bat izendatzen du, "upela txotxetik irekiz sagardoa hartu eta probatzeko era". Baina objektu bat ere izendatzen du, hain zuzen upeletan sagardoa ateratzeko zuloa ixteko erabiltzen zen pieza. 2008. urtean, Sagardun Partzuergoak kaleratu zueen Sagardoaren Hiztegian jasotzen denez, "zurezko upeletan sagardoa ateratzeko zulotxoa ixteko erabiltzen zen pieza da. 4 edo 5 milimetroko diametroko egur biribil bat da, 10 zentimetroko luzerakoa". Pieza hori seborarekin eginda zegoen, "azienda-gantzari gai batzuk nahastuta eginiko materialez" egina dago seboa, eta "txotxeko zuloa ixteko erabiltzen da; baita upeleko jarioak ixteko ere, sagardoak ez dezan alde egin". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago