Zergatik egiten dugu txotx?

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 07:00

Txotx garaiak sagardo erosleen dastaketetan du jatorria. Orain dela 100 urte baino gehiago, dagoeneko erabiltzen zen "txotx" hitza sagardoa zuzenean upeletik zerbitzatzeari erreferentzia egiteko. Baina, pixkanaka-pixkanaka, hedatu egin zen probaketa, hau da, sagardogileak erosleei bere sagardo diferenteetatik dastatzera emateko ekintza, gero edaria botiletan saltzeko. Hala, sagardo kopuru handiak erosi behar zituztenak sagardotegira joaten ziren upeletan aukeratzera, eta gustukoena aukeratzera. Dastatze horiek pribatuak izan ohi ziren, baina gero, ikusirik gero eta jende gehiago biltzen zela, edonori ireki zitzaion. Urtarrilean hasita, apirilera edo maiatzera arte irauten du txotx sasoiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago