Elurra izango da, zalantza izpirik gabe, eguneko protegonista. Trumoi ekaitzekin eta txingorrarekin batera etorriko dela ohartarazi du Euskalmetek. Hortaz, alerta laranja ezarrita dago. Elur kota 400-500 metro inguruan egongo da, baina jaitsi daiteke 200-300 metrora. Izotza ere sor daiteke, batez ere mendi inguruetan. Mendebaldeko haize ahul-biziarekin batera etorri da elur horri. Bereziki arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake haize horrek, giroa are gehiago nahastuz. Gasteizen -1 eta 5 gradu arteko aldea izango dute.
Bihar ere mantenduko da elurra, batez ere goizean, baina egunaren amaieran kota 1.300-1.500 metrotan kokatuko dela espero da. Abisu horia mantenduko da, beraz. Gainerakoan, zerua estalita egongo da, zaparrada txiki ertainekin. Haizeak gogor egingo du ufa, mendebaldetik, eta tenperaturen eguneko tartea 0 eta 7 gradutan kalkulatu du AEMETek.