Shakiraren abestiaren euskarazko bertsioa egin du Kai Nakaik

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 14a

Aurretik, Bizarrapen beste bertsio batzuk ere egin ditu euskaraz.

Bolo bolo dabilen Shakira eta Bizarrapen abestiaren euskarazko bertsioa egin du Kai Nakaik. Beste txiolari bati erantzunez aurkeztu du kantaren zati bat abeslari arabarrak. "Zuretzako gehiegi nintzen, eta orain zaude zu bezalako batekin", dio lelo nagusian.

Iratxe Aguilerak Baimenik Gabe diskoa plazaratu zuen 2020an, eta Maitia disko laburra 2021. urtean. Aurretik, gainera, Bizarrapen beste kanta batzuen bertsioak ere egin ditu euskaraz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago