Gaur zeru hodeitsua izango dugu lurralde gehienean, baina arratsalderako hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko dela dio Euskalmetek. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu, eta termometroak 3 eta 12 gradu artean egongo direla iragarri du AEMETek.
Asteburu osoan zehar egongo dira hodeiak. Larunbat goizean garbiago mantenduko da oraindik, eta bereziki arratsalde partean haize gogorra izango dugu. Tenperaturak bezperaren parekoak izango dira. Igandean, ordea, hodei asko espero dira, bai eta prezipitazioak ere. Horiekin batera, termometroak behera egingo du: Gasteizen 0 eta 11 gradu arteko aldea egongo da.