⛅ EGURALDIA

Izotza eta lainoak

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 12a

Hotza izango dugu lehen orduetan, baina pixkanaka Eguzkiak tenperatura baxu horiek altxaraziko ditu. 

Izotzagatiko abisu horia eman du Euskalmetek, eta goizean zenbait puntutan lainoa agertuko dela iragarri du ere. Lautadan laino horiek denbora gehiago eman dezakete altxatzeko. Gainerakoan, zeru nahiko garbiak izango ditugu, erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta. Mendebaldetik joko du Eolok, ahul-bizi. Termometroan 0 eta 13 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Bihar aldaketa dator, eta zerua nahiko hodeitsu egongo da goizean. Alabaina, arratsalderako garbitzera joko du. Haizeak hegoaldetik egongo du ufa, eta tenperatura minimoek gora egingo dute: 4 eta 11 gradu arteko aldea espero da Gasteizen. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago