⛅ EGURALDIA

Arratsaldean, hobera

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 11

Goiz goibela izango dugu, baina orduek aurrera egin ahala berriro zeru garbiagoak berreskuratuko ditugu.

Gaur goizerako euria espero da, baina arratsaldean atertu egingo duela iragarri du Euskalmetek. Orduan ostarteak ikusiko ditugu. Haizeak ipar mendebaldetik joko du. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero: AEMETek 2 eta 11 gradu arteko aldea aurreikusi du Gasteizerako.

Biharkoari dagokionez, lainoa agertuko da goizean goiz, eta zerua partez hodeituta esnatuko zaigu. Batez ere goizean behe mailako hodeiak izango ditugu, baina arratsalderako erdi eta goi mailakoak izatea espero da. Haizearen norabidea mendebaldean mantenduko da gehienetan. Termometroetan, hotz handiagoa nabarituko da gauez, tenpertaturen tartea 0 eta 12 gradu artean ibiliko delako. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago