Gaztearen Txokoa deialdiko artisten topaketa egingo dute Zas espazioan

Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 13:18
Ostegunean da hitzorduan, 19:00etan, ZAS kultur espazioan. / ZAS

Unai Alonsok, Nefer Olaizolak eta Celia Saenezek euren jatorrizko proiektua, lantze prozesua eta bizitako esperientzia azalduko dute.

Zas kultur espazioan Gaztearen Txokoa deialdiaren lehen edizioari amaiera emateko topaketa bat antolatu dute: artista gasteiztar gazteek arte garaikide bisualetan oinarritutako kultur gune alternatibo honetan esku hartzeko aukera izan dezaten pentsatutako tresna izan da Gaztearen Txokoa. Hiriko gazte sortzaileen proposamenetako batzuk hartu eta ikusarazi nahi izan dituen edozein baliabide artistikori irekitako ekimena.

Gaztearen Txokoa proiektuaren helburua artista berriei beren kezka artistikoak esperimentatzeko eta adierazteko gune bat eskaini ahal izatea izan da. Hori dela eta, aldi baterako – lehiaketa egin ondoren – espazio txiki bat utzi dute Unai Alonso Castillaren Berrerabili Ostia, Nefer Olaizolaren Onsen Oasia eta Celia Saezen egungo Zure sekretua badakit work in process esku-hartzeak hartu dituena.

Topaketa honetan,  Alonsok, Olaizolak eta Saenezek euren jatorrizko proiektua, lantze prozesua eta bizitako esperientzia azalduko dute deialdiaren komisarioen artean: Saioa Alonso Castillo eta Adrian Sedano Heras. Era berean, horren ondoren, ekimen hau dokumentatzeko katalogo gisa prestatu den fanzinearen edizio mugatu eta sinatu bat banatuko dute: edizio bakoitzak artisten eta komisarioen sinadura eramango du. Topaketari amaiera emateko, Zas Kultur benetako "txokoa" izango da ordu batzuetan zehar: afari informala egingo da ikusleen, artisten eta komisarioen artean.

Ostegunean izango da topaketa Zas aretoan, hilaren 12an, 19:00etan. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute espaciozas@gmail.com  helbidearen bidez, bertaratutakoen baieztapena eta izen-abizenekin. Edukiera mugatua da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide