⛅ EGURALDIA

Zerua, tarteka

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 10a

Gaur zerua partez hodeituta egongo da, baina biharko hodeitza trinkoagoa espero da.

Lanbroa agertuko da goizean, eta, ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Halere, batez ere goi mailako hodeiak izango dira. Haizeak ahul-bizi joko du, hego-mendebaldetik, eta bolada gogor batzuk izan ditzake ere. Zenbait lekutan izotz txikia sor daitekeela ohartarazi du Euskalmetek. Gasteizen gaurko tenperaturen tartea 0 eta 14 gradu artean egongo da.

Bihar hodei gehiago ikusiko ditugu, eta ortzia estalita geratuko da. Batez ere goizean euria egin dezake, baina ez demasekoa. Arratsalderako garbiago egongo bide da. Egunean zehar osagaia aldatuko duen haize bizia izango dugu, oso tarte gogorrekin. Elur kota 1.400-1-.500 metroren bueltan geratuko da, eta tenperaturen tartea hiriburuan 3 eta 11 gradu artean ibiliko da AEMETen arabera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago