⛅ EGURALDIA

Eguzkiak gailendu nahi du

Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 08:57

Arratsalderako zeru garbiagoak espero dira, eta bihar gehiago ikusi ahalko dugu Eguzkia.  

Batez ere goizean hodeiak izango ditugu, baina eguerditik aurrera eta arratsalde partean gutxituko omen dira. Kostaldean zaparradak izango dituzten arren —abisu horia ezarri dute itsasaldean—, ez dira gurera iritsiko. Elur kota 1.300 metro ingurutan mantenduko da, eta norabide aldakorreko haize bizia izango dugu, bolada gogor batzuekin. Gasteizen 2 eta 10 gradu arteko aldea egongo da termometroetan, AEMETen arabera.

Bihar goizerako lainoa espero da. Oro har, zerua hodei gutxirekin egongo da, baina batez ere lehenengo partean hodeitsu egongo da. Haizeak gogor joko du hegoaldetik. Tenperaturetan, maximoek gora egingo dute: Gasteizen 1 eta 14 gradu arteko aldea iragarri dute.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide