77 urteko lagun baten bila ari dira

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 5a

Laudio, Gasteiz eta Durangoko ertzain talde bat ari da bilaketan. / Ertzaintza

Ertzaintzak goizaldeko 02:30ean jakin du gizonak ibilgailuarekin ustekabe bat izan duela, eta trabatuta geratu dela landa pista batean.

Ertzaintzak goizaldeko 02:30ean jakin du 77 urteko gizon batek bere ibilgailuarekin ezbehar bat izan duela, trabatuta geratu dela landa pista batean, antza denez Araba eta Bizkaia artean zehazterik ez zuen gune batean. Abisu horretatik, Ertzaintzaren patruilak BMW-318 ibilgailu urdin bat eta pertsona aurkitzen saiatu dira. Herritarren laguntza eskau dute ibilgailuaren kokapenari buruzko informaziorik izanez gero, SOS Deiak-en 112 telefonora deitzeko.

Bilaketa dispositiboaren barruan, Laudioko eta Gasteizko ertzain-etxeetako patruilak daude, bai eta Durangoko eremu mugakidea eta Ertzaintzaren helikoptero bat ere, pertsonaren ibilgailua airetik aurkitzen saiatzeko. BMW-318 turismo urdina da, landa-pista batean abandonatuta egongo litzatekeena. Antza denez, bilatzen ari den pertsonak inguruko etxebizitza baten bila alde egin du, orientatzeko, baina despistatu edo desorientatu egin da.

Bilaketa eremua oso zabala da, eta, besteak beste, Orozko, Laudio, Altube, Barazar, Okondo, Legutio eta Zigoitia hartu ditu. Polizia eta helikoptero bat deskribatutako eremua arakatzen ari dira. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatzen ditu mobilizatutako langileen lanak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago