Borja Lazaro gogoratuko dute igandean

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 5a

Borja Lazaro. / Alea

Lagunek kontzertua eskainiko dute, gaztea desagertu zela bederatzi urte bete direnean.

Borja Lazaroren senideek eta lagunek datorren igandean gogoratuko dute gasteiztarra, desagertu zela bederatzi urte bete direnean. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean desagertu zen El Cabo de la Velan (La Guajira, Kolonbia). Ordutik, bere senideek eta gertukoek ez dute bere berririk, eta mobilizatzen jarraitzen dute gertatutakoa argitzeko eta ikerketek aurrera jarrai dezaten.

Lazaroren omenez, kontzertua eskainiko dute bere lagunek igandean Rey Louis tabernan (Benito Ginea, 6), 12:30ean. "Ez dugu ahaztu nahi, eta bere lagunen musikarekin gogoratuko dugu", adierazi dute deialdian. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, bere aldetik, laguntza eta elkartasuna adierazi die senideei, eta gaztea aurkitzeko lanak ez eteteko eskatu du; halaber duela bederatzi urtetik familia eta gertukoak gaztearen oroimena bizirik mantentzeko egin duten lan handia nabarmendu du. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago