Ehun urte bete ditu Gasteizko Gargantuak

Erredakzioa 2023ko urt. 4a, 12:57
Errege kabalgatarekin batera atera zuten Gargantua lehendabizikoz. / E.Guinea

Jimmy Bidaurreta musikariak pertsonaiarentzako abesti bat sortu du

Ehun urte beteko ditu Gasteizko Gargantuak ostiral honetan. 1923ko urtarrilaren 6an atera zuten lehen aldiz Gasteizko kaleetara erraldoien eta buruhandien udal konpartsako pertsonaia. Bi idik bultzatuta, Errege Magoen kabalgatan hartu zuen parte.

Garai hartan, kabalgata errege-egunean bertan egiten zen, ez gaur egun bezala bezperan. "Horregatik, Gasteizko Udalak ehun urte geroago gure hiriko ospakizunetan oraindik ere neska-mutilek irensten jarraitzen duen erraldoi honentzako urtebetetze zorion-agurra prestatu dugu", adierazi du Maider Etxebarria alkateordeak.

Zorion-agurra Jimmy Bidaurreta musikariak, Udal Folklore Akademiako irakasleak, sortu du eta www.vitoria-gasteiz.org Udalaren web-atarian egongo da entzungai urtarrilaren 6tik, ostiraletik, aurrera. "Gainera, mendeurrena ospatzeko gasteiztar guztiek egindako opari gisa, 2023an zehar, pertsonaiaren arropa guztia berrituko dugu Andre Maria Zuriaren jaietarako estreinatzeko helburuarekin. Zorionak, Gargantua, eta beste 100 urte bete ditzazula zorionez eta festaz beteta!".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide