Lagun bat hil da Barrundian izandako auto istripuan

Erredakzioa 2022ko abenduaren 26a

Dallo eta Dulantzi arteko bidegurutzetik gertu izan da istripua. / Arabako Suhiltzaileak.

Beste hiru lagun zauritu dira bi autoren arteko talka honetan.

Pertsona bat hil eta beste hiru lagun zauritu dira gaur goizean Barrundian izandako auto istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko hamaikak baino lehen gertatu da bi autoren arteko istripua, A-3140 eta A-4005 errepideen arteko bidegurutzean, eta autoetako bat irauli egin da hantxe.

Lau lagun zihoazen, eta horietako bat oso larri zauritu da; handik gutxira zendu da. Osakidetzak helikoptero bat ere mobilizatu du, eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, ibilgailuak bertatik erretiratu dituzten arte. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago