Azken egunotako joera mantenduko da datozen orduetan ere. Oro har, zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina Eguzkia ere noizbehinka ikusi ahalko da hodei artean. Euskalmeten arabera, euria egotekotan oso gutxi izango omen da. Haizeak gogotsu joko du, gehienetan mendebaldetik. Tenperaturek nahiko epel jarraituko dute: Gasteizen 9 eta 12 gradu artean egongo da termometroa.
Biharko, antzeko agertokia marraztu dute: ia-ia gaurkoaren parekoa. Partez estalita egongo da zerua, eta haize gogorra mantenduko da. Termometroetan sikiera aldaketa ñimiñoa egon daiteke, tenperaturek gradutxo bat igoko baitira: 10 eta 13 gradu artean egongo dira.