Aukera ugari izan arren, bi lagunek asmatu dute aurtengo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko sailkapena. Miren Larrañaga Arrizabalagak eta Mikel Leundak jarri dute ongi zortzi bertsolarien hurrenkera, eta, bien arteko zozketa eginda, Miren Larrañagari egokitu zaio Errigorako saski zuri eder bat.
ALEAren porraren aurtengo edizioak parte hartzaile asko izan ditu: 216 zehazki. Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztiei eta ZORIONAK bi asmatzaileei!