⛅ EGURALDIA

Ufadak, bere horretan

Erredakzioa 2022ko abenduaren 20a

Haize indartsua eta hodeiak izango ditugu gaur, baina tenperaturak nahiko epel mantenduko dira garai honetan izan ohi direnekin alderatuta.  

Haizete indartsuak direla-eta atzo Euskalmetek kostaldeko lurraldeetarako ezarritako abisu horia gaurkoan ere mantendu du. Arabara ere iristen dira ufada horiek, baina, aldean,  lasaiago omen datoz: gurean haizeak 20-40 km/h egin ditzake gaur. Gainerakoan, hodeiak nagusiko dira, eta euria egin dezake ere. Tenperaturak 9 eta 12 gradu artean kokatuko dira.

Biharko antzeko agertokia aurreikusi dute: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta lantzean behin euria bota dezake. Haizea gogotsu mantenduko da, hegoaldetik. Termometroetan ere izango da segidarik: Euskalmeten arabera 8 eta 12 gradu artean mugituko da galinstanoa Gasteizen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago