Haize indartsua izango da eguneko protagonista. Gipuzkoan eta Bizkaian ez bezala Araban abisu horia ezarri ez badu ere, Euskalmetek ohartarazi du haizegune ez diren tokietan ere 30-60 km/h-ko hegoaldeko haizea izango dugula gurean. Gainerakoan, zeru eustaliak izango dira nagusi, batez ere egunaren bigarren partean. Termometroetan, 7 eta 10 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.
Bihar zerua berdinetan mantenduko da, hodeitsu, eta euri txikia egingo du ere. Haizea indartsu ibiliko da ere, baina ez bezperan adinako gogoarekin. Gauean mendebalde osagaia hartu eta indarra galduko duela espero izatekoa da. Termometroek pixkat gorago egingo dute, 9 eta 12 gradu artean finkatuz.