Ostiral honetan ere hodeiak izango ditugu nagusi, arratsalderako zertxobait garbituko den arren. Noizbehinka zaparra txikiak ere egongo dira, batez ere goizean. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, gau parterako indarra galduko duena. Termometroan, 2 eta 8 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.
Asteburuari begira, larunbat goizean lanbroak agertuko dira, eta hodeitsu geratuko da, baina pixkanaka garbituko da, eta Eguzkia ere ikusi ahalko dugu. Igandean ere hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperaturetan, bereziki larunbatean iritsiko ba behereneko puntura: hurrenez hurren, -1 eta 7, eta 2 eta 9 gradu artekoak iragarri dituzte larunbaterako eta iganderako.