Osteguna ere hodeitsu esnatuko zaigu. Batez ere goizean zaparrada txikiak botako ditu. Arratsaldean bereziki egin dezake euri gehien. Hego-mendebaldeko haizeak ahul-bizi joko du, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Galinstanoa gutxi mugituko da: 8 eta 10 gradu arteko aldea baino ez da egongo Gasteizen.
Bihar zeruak antzera azalduko dira: oso hodeitsu edo estalita egongo dira, zaparrada txikiez zipriztinduta. Bezperaren kontrara, arratsalderako zertxobait garbituko da giroa. Mendebaldeko haizea izango da nagusi. Tenperaturak beheranzko joeran mantenduko dira, eta zeroaren langa gainditu ahalko dute: Gasteizen -1 eta 7 gradu arteko aldea iragarri dute.