Zeru estaliekin hasiko da eguna, baina goizean zehar hodeiak txikituz joango dira, partez hodeitsu geratu arte. Arratsalderako, baina, berriro etorriko dira bueltan, eta zaparradaren bat ere izan ahalko dugu. Haizea ahul-bizi arituko da, hegoaldetik, eta bolada gogorrak izan ditzake haizeguneetan. 7 eta 12 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.
Osteguna ere antzera esnatuko da, baina zaparradak botatzeko aukerak handiagoak izango dira. Eolok hego-mendebaldetik egingo du ufa, eta bereziki goizez gogor jo dezake. Termometroak beheranzko joera hartuko du, eta 5 eta 10 gradu artean mugituko da.