Zerua oso estalita mantenduko da gaurkoan ere, eta batez ere eguerditik aurrera euria egingo du. Ez omen da demasekoa izango. Eolok hegotik egingo du ufa, eta zenbait bolada gogor izango ditu. Tenperaturak 12 eta 14 gradu artean ibiliko dira Gasteizen.
Bihar, goizean goiz lainoak agertuko dira. Zerua estalita mantenduko den arren, goizean eta eguerdi partean ostarteak irekiko dira. Arratsaldean, baina, berriro euria egiteko probabilitatea handituko da, zaparrada txikien bitartez. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, sikiera zertxobait jaitsita: 8 eta 12 gradu artekoak espero dira.