⛅ EGURALDIA

Epeltzera joko du

Erredakzioa 2022ko abe. 12a, 08:20

Gaur arratsaldean eta bihar goizean eguraldi lasaia izango dugu. Kontrara, bihar arratsalderako euria espero da, baina tenperaturek dezente egingo dute gora.

Eguraldi eskasarekin hasiko da astea, baina arratsaldetik aurrera egoerak hobera egingo duela iragarri du Euskalmetek. Orduan ostarteak agertuko dira. Hego haizea izango dugu, bolada gogorrak izango dituena. Aldaketarekin batera etorriko da gorakada termometroan. 2 gradutan hasi eta 11 gradutaraino igoko da. 

Asteartean bilakaera kontrakoa izango da. Goizean Eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira, baina arratsalderako euria iragarri dute. Haizeak berdin egingo du, hegotik eta gogoz. Tenperatura, ordea, ez da berriz jaitsiko, eta egun gehienean epel mantenduko da: 10 eta 14 gradu arteko aldea espero da Gasteizen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide