⛅ EGURALDIA

Tenperaturak, beherantz

Erredakzioa 2022ko abenduaren 9a

Giro euritsua eta hodeitsua mantenduko da gehienetan, eta igandean 0 gradutara ere iritsi daiteke.

Ostiral honetan ere hodeiak geratuko dira gurean, eta noizbehinka euri txikiren bat bota ahalko du. Gau partean, gainera, gehiago bota dezake. Haizea aldakor arituko da, ahul. Termometroan, tenperaturek azken egunen antzera jarraituko dute: Gasteizen, 6 eta 10 gradu arteko aldea egongo da. 
 
Asteburuari dagokionez, larunbata zeru estaliekin hasiko da, bai eta zaparradekin ere. Elur kota 1.000 metrotara jaitsiko da gauean. Euskalmeten widgetak dio  igandean hodei gutxiago izango direla, eta Eguzkia ere ikusi ahal izango dela, baina  ez dute iragarpenik eman, makrozubiek ere eragina bide dutelako euskal meteorologia zerbitzuan. Beste zerbitzuetara joanda, hodeiak eta euria iragarri dituzte. Argi ala ilun izan, guztiek diote tenperaturek nabarmen egingo dutela behera. Euskalmeten arabera, larunbatean 2 eta 6 gradu artekoak izango dira, eta 0 eta 4 gradu artekoak igandean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago