Arabako hegoaldean bereziki agertuko da lainoa. Gainerakoan, zeru estalia izango dugu. Azken orduetan hodeiak erdi eta goi mailakoak izango dira. Noizean behin euria egin dezake, nahiko arina izango den arren. Haizeak ahul eta aldakor joko du. Arratsaldean iparretik egingo du. Termometroan, 5 eta 9 gradu arteko aldea espero da.
Ostegunari dagokionez, laino horiek berriz agertuko dira Ebro ibarrean. Erdi eta goi mailako hodeiak nagusituko dira, eta egun osoan zehar zeru estaliak mantenduko dira. Euria ere egingo du, bezperan baino gogo gehiagorekin. Haizeak hego osagaia izango du, eta ahul-bizia izango da. Tenperaturak antzera ibiliko dira: 4 eta 8 gradu artean.