Iruña-Veleian prospekzio berriak hasi dituzte

Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 11:30

Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategian ikerketa berri bati ekin dio. Maiatzean Ana del Val Kultura diputatuak iragarri zuen prospekzio geofisikoei ekingo zietela, 2022-2025 urte tarterako estrategiaren baitan. Geozone enpresak joan den asteartean hasi ditu prospekzio lanak, magnetometro eta georradar bana erabilita. Ostiral  honetako ALEA aldizkarian informazio gehiago zabalduko dugu. Musika: Nuissance (CC).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago