Lainoekin hasiko da eguna, batez ere Ebro ibarrean. Alabaina, zeruan hodei gutxi ikusiko dira astelehen honen egun gehienean: batez ere goi mailako hodeiak izango dira. Gau parterako, ordea, hodeiak berriro bueltan etorriko dira. Haize ahul-bizia izango digu, ekialdetik. Hotza mantenduko da, bai eta izotza agertzeko arriskua ere —Euskalmetek abisu horia eman du—: 0 eta 8 gradu arteko aldea espero da.
Bezperan azaldutako hodei horiek asteartean geratuko dira: oro har, zeru hodeitsuak espero dira, bai eta euri txikia ere. Eolok hegoaldetik egingo du ufa, bizi, eta zenbaitetan gogotsu. Termometroetan, minimoek asko egingo dute gora, eta eguneko tartea 8 eta 10 gradu artean izango da Gasteizen.