"Lan baldintza duinak" eskatu dituzte Apdemako langileek

Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 10:31
Atzo arratsaldean egin zuten elkarretaratzea Apdemako langileek. / Apdema

Elkartearen eta langileen ordezkaritzaren artean lortutako aurreakordioa finantzatzea eskatu diote langileek EAJ eta PSEri.

Apdema elkarteko langileek elkarretaratzea egin dute Andre Maria Zuriaren plazan, "soldata eta lan baldintza duinak" eskatzeko. "11 urte eman ditugu soldata igoerarik gabe. 2021ean eta 2022an KPIa %14tik gorakoa izan da, eta, aldiz, gure soldaten igoera %0koa izan da", gogoratu dute. 

Adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Arabako elkartea bere 60. urteurrena ospatzen ari da aurten, baina ospakizunetarako ez daudela azpimarratu dute LAB, ELA eta CCOO sindikatuetako langileek:  "Ezinbestekoak gara, baina Aldundiarentzat ikusezinak gara! Horregatik eskatzen diegu EAJri eta PSEri gure lanak merezi duen balioa aitortu dezatela aurreakordioa finantzatuz". Egungo gobernu taldeak elkartearen eta langileen ordezkaritzaren artean lortutako aurreakordioa finantzatzea errefusatu dutela ohartarazi dute: "EAJk eta PSEk pobre eta prekario nahi gaituzte. Apdemako langileok planto egiten dugu eta Aski da! esaten dugu". 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide