Lapurreta boladaren aurrean ohartarazi du Ertzaintzak

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 12:21

Kontrolak egiten ari da Ertzaintza lapurretak saihesteko. EJ-GV/IREKIA/MIKEL ARRAZOLA

Herrietan gertatzen ari diren "etengabeko" lapurreten aurrean, adi egoteko gomendioa zabaltzeko eskatu dio Poliziak udalei.

Gasteizko polizia-etxeak gutuna igorri die herrialdeko hainbat udali, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan gertatzen ari diren "etengabeko" lapurreten aurrean herritarrak ohartarazteko. Gutun horretan azaldu dutenez, Gasteizko Ertzaintza kontrol espezifiko ugari egiten ari da herrialde osoan, eta Ertzaintzaren beste unitate berezi batzuk ere jardun horretan ari dira, "lapurretak egiten dituztenak aurkitzeko eta identifikatzeko, eta herritarrak babesteko".

"Badakigu albaniar talde kriminal batzuk lapurreta horiek egiten ari direla. Printzipioz, ez dira talde bortitzak, etxeen jabeekiko harremana saihesten dute, eta etxebizitzetako lehen solairutik sartzen dira". Hala, alkateei eta herritar guztiei jakinarazi diete, "edozein ibilgailu edo pertsona susmagarri ikusiz gero", 112 zenbakira deitzeko, "polizia-jarduketa irekitzeko eta patruila ahalik eta lasterren bertara bidaltzeko".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago