⛅ EGURALDIA

Zero azpitikoak heltzear dira

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 08:39

Elur kota 1.000 metrotan kokatuko da asteburuan, eta iganderako –1º C-ra iritsi daitekeela iragarri dute.

Beste egunetan ez bezala, gaur sortutako lanbroak iraunkorrak izan daitezke zenbait lekutan. Gainerakoan, zerua hodeitsu egongo da, eguerdi parterako hodeiek gutxitzera joko badute ere. Haizeak ahul joko du, norabide aldakorretik, baina arratsaldean ipar osagaian finkatu eta biziago egingo du ufa. Minimoak minimoetan mantenduko dira, eta izotza ager daiteke: 1 eta 6 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteizen. 

Asteburuan, bereziki larunbata hodeitsua izango da, eta euria ere egiteko probabilitatea bada. Elur kota 1.000 metroren langara jaitsiko da. Iganderako zertxobait garbiago egongo den arren, ez da izango, ez, hondartzara txangoa egiteko girorik. Tenperaturak ostiralean izandakoen antzera ibiliko dira: larunbatean 0 eta 6 gradu artekoak espero dira, eta –1 eta 7 gradu artekoak igandean

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago