Gaurkoan ere lanbroarekin hasiko da eguna zenbait lekutan, baina, oro har, zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Gau parterako tarte hodeitsuak espero dira. Haizea aldakor ibiliko da, indar askorik gabe. Tenperaturak 1 eta 7 gradu artean ibiliko direla aintzat izanda, izotza sor daiteke.
Ostiralerako ere lanbroa espero da, baina egun gehienean zeru garbiak egongo dira, kostaldean espero duten euria gurera zabaltzen ez bada bederen. Haizea ahul mantenduko da, norabide aldakorretik, eta gauean ipar-ekialdeko osagaian finkatuko da. Izotza izateko arriskua bere horretan mantenduko da, Gasteizen 0 eta 8 gradu arteko aldea espero baita.