Zerua partez hodeitsu mantenduko da gaurkoan ere, eta euri txikia egin ahalko du, batez ere goizean. Haizeak iparraldetik joko du gehienetan, baina gau partean aldakor ibiliko da. Tenperaturen tartea 6 eta 8 gradu artean mantenduko da.
Asteazken goizean lainoa izango dugu, eta zerua gehienbat estalita mantenduko da. Gau parterako, baina, hodeiak gutxituko direlakoan dago Euskalmet. Haize aldakorra izango dugu, aparteko indarrik gabe. Tenperaturei dagokienez, minimoetan nabarituko da alde gehiena: 3 eta 9 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteizerako. Hori dela eta, egunaren amaieran izotza agertzeko aukera aipatu dute.