Jazza eta kopla, Martirio eta Chano Dominguezen eskutik

Erredakzioa 2022ko aza. 28a, 18:03

Arg. Martirio/Chano Dominguez

'Coplas de madrugá' lana aurkeztu zutela ospatzeko kontzertua eskainiko dute Gasteizen, Dazzen eskutik, abenduaren 28an.

Coplas de madrugá diskoak 25 urte bete ditu aurten, kopla eta jazza lehenengo aldiz batu zituen lana, Martirio eta Chano Dominguez trioren (Javier Colina eta Guillermo McGill) eskutik. Acoplados lanarekin jarraipena izan zuen obrak, Bob Sandsen Big Bandaren eta Adrian Leaperrek zuzendutako Orquesta de Radio Televisión Españolaren partaidetzarekin.

1996ko udaberrian, bi artistak Chanoren etxean elkartu ziren, Puerto de Santa Marian (Cadiz), koplak eta jazza musikalki uztartzeko asmoa zuen proiektuari forma emateko. Lan eta kontzentrazio, ilusio eta intuizio, aurkikuntza eta zalantza ugari izan ondoren, jazzaren eta koplaren batasun zoriontsu horretara iritsi ziren Coplas de madrugá diskoan. Disko horrek jazzera egokitutako 11 kopla ditu, Chano Dominguezen moldaketekin eta melodiak erritmo berrietara egokituta, Martirioren interpretazioarekin.

Eta, hain zuzen, 25. urteurrena ospatzeko, bikoteak bira bat antolatu du estatuan zehar, eta Gasteizen egingo dute geldialdia abenduaren 28an. Vital Fundazioa kulturunean izango da, 20:00etan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude online, www.musikaze.net/dazzjazz plataformaren bitartez, 20 eta 25 euroan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide