Azaroak 25

Indarkeria matxistaren aurrean, "justizia feminista"

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 19:10
Gasteizko Mugimendu Feministaren manifestazioa. / ALEA

Urtero bezala, Gasteizko zein Arabako herrietako kaleak bete eta morez tindatu dira azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Egunean, "justizia eta antolakuntza feminista" aldarrikatzeko.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! lelopean, indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioak deitu ditu Araba osoan zehar. Hiriburuan egindako manifestazio nagusiaz gain, herri nagusietan ere elkarretaratzeak antolatu dituzte, autodefentsa aldarrikatuz "eraso eta erreakzio matxistei" aurre egiteko.  du mobilizatzera, indarkeria matxistaren "hamaika formak" salatuz.

Gasteizen, 19:00etan San Anton plazatik abiatu da mugimendu Feministaren manifestazioa; Itaiaren mobilizazioa, berriz, 18:30ean hasi da Andre Maria Zuriaren plazan. Aiaraldearen kasuan (bideoa eta argazki galeria, Aiaraldea Hedabidean), Laudioko manifestazioa 18:30ean irten da Herriko plazatik; Amurriokoa, 19:00etan Herriko plazatik; Aiaran elkarretaratzea egin dute, 18:00etan Ferialean; Artziniegan, 17:30ean La Villako iturrian.

Arabako Errioxaren kasuan, Oionen, Ekoran, Guardian eta Bastidan mobilizatu dira; eta igandean, azaroaren 27an, eskualdeko mobilizazioa egingo dute, 10:30ean udaletxeko plazan. Añanako mobilizazio nagusia Iruña Okan egin dute, udaletxeko plazan. Lautadan, berriz, Aguraingo San Juan plazan bildu dira 19:00etan. Gorbeialdean, 18:00etan Herriko plazan elkartu dira aramaioarrak. Eta Mendialdearen kasuan, Lamingorriak talde feministak bi mobilizazio antolatu ditu: 19:00etan Kanpezun, eta 20:30ean Maeztun.

Gasteiz

 

Mendialdea

 

Sexu askatasunari buruzko legea

Azken asteotan, Hego Euskal Herrian eta Espainian sexu askatasunari buruzko legearen harira sortutako polemikaz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak adierazi du "politikoa" dela eta ez duela "zerikusirik feminismoarekin". "Ez da gure interesekoa", adierazi dute mugimenduko ordezkariek. "Planteatzen ari den gauza bakarra zigor handiagoa edo txikiagoa da" ikuspegi feministatik bide penalari lehentasunik ematen ez zaionean, "emakumeak birbiktimizatzen dituelako" eta ez duelako sustatzen "eragindako mina aitortzea eta inolako erreparaziorik".

Indarkeria berriak

Emakumearen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako, mugimendu feministak agerian jarri nahi izan du indarkeria matxistak mekanismo berriak asmatzen dituela, eta horren adibide jarri dute udako jai giroan ziztaden inguruan gertatutakoa: "Kontrol sozial etengabea, beldurrean oinarritutako mezuak eta neurriak, poliziaren presentzia neurrigabea... Eta dena, berriz ere, arreta emakumeongan jartzeko. Sistema heteropatriarkal kapitalista modu gordinagoan azaleratu zaigu; esplizituki, inolako lotsarik gabe". Ildo horretan, salatu dute ziztada bidezko erasoak erreakzio bat izan direla: "Feministok sortzen dugun olatu bakoitzean, sistemak hori geldiarazteko mekanismoak jartzen ditu martxan".

Bidali zure herriko argazkiak erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide