Gaur hodeiak bereziki goizean kontzentratuko dira, baina arratsaldean zerua garbiago egongo da. Zaparrada txiki eta ertainak botatzeko arriskua dago, eta haizea ahul-bizi ibiliko da, mendebaldetik. Tenperaturei dagokienez, 5 eta 10 gradu arteko aldea izango dugu Gasteizen.
Asteburuari begira, larunbatean izango da kalean egoteko unerik aproposena, Eguzkia ikusiko baita. Halere, hodeiak ere tartekatuko dira, baina erdi edo goi mailakoak izatea espero da. Bi egunetan lainoa egongo da goizez. Igande arratsaldean hodeiak berriro pilatzen hasiko dira, oso estalita geratu arte. Termometroetan, 3-10 eta 4-12 gradu arteko aldea iragarri du Euskalmetek.