⛅ EGURALDIA

Gardentzeko bidean

Erredakzioa 2022ko azaroaren 24a

Gaur hodeiak mantenduko diren arren, bihar garbiago egongo omen da zerua, eta Lorenzori gorazarre egin ahalko diogu.

Udazken giroa bere horretan mantenduko da gaurkoan: zerua oso hodeitsu egongo da, eta, batez ere eguerdi eta arratsalde partean euria egingo du. Eolo gogotsu arituko da, gehienetan hegoaldetik. Termometroan, minimoak bere horretan mantenduko dira, eta maximoak are gehiago jaitsiko dira: Gasteizerako 7 eta 9 gradu arteko aldea iragarri dute.

Ostiralean hobera egingo du, eta hodeitza ez da izango horren handia. Ez bide du euri askorik egingo, baina bustitzeko probabilitate handiena goizean izango da. Eguzkia ere ikusiko da. Haizeak iparretik eta ipar mendebaldetik egingo du ufa. 4 eta 11 gradu arteko tenperatura espero da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago