Egin zaitez ALEAkide eta joan zaitez Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera

Erredakzioa 2022ko aza. 23a, 13:10
Bertsolari Txapelketa Nagusiko 2017ko finala. Bertsozale elkartea.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala gertu dugu, eta sarrera guztiak agortuta dauden arren ALEAk beste sarrera bikoitz bat dauka zozkatzeko ALEAkide egiten zaretenen artean.

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan ospatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, udazken honetako lehia bizietan zehar puntu gehien lortu dituzten bertsolariekin. 

ALEAk Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalerako sarrera bikoitz bat zozketatuko du abenduaren 6ra bitartean ALEAkide egiten diren lagunen artean.

ALEAkide izateak zer esan nahi duen jakin nahi duzu? Hemen duzu informazio guztia

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide