⛅ EGURALDIA

Artilezko jertsea janzteko eguna

Erredakzioa 2022ko azaroaren 23a

Euria, haizea eta hotza. Hori da, funtsean, datozen orduetarako agertokia.   

Gaur goizean zaparrada txiki-ertainak izango ditugula iragarri du Euskalmetek, baina, leihotik begira, agerikoa da motz geratu direla. Oro har giro hori mantenduko da datozen orduetan, baina, antza, arratsaldean atertuz joango da. Haize zakarrarekin batera etorriko dira euri horiek, batez ere hego-mendebaldekoa, eguraldi nahiko eskasa eraginda. Tenperaturak 7 eta 15 gradu artean ibiliko dira.  

Hodeiak mantenduko dira biharkoan ere, eta euria ere izango dugu. Haizeak gogor joko du zenbaitetan, norabide askotatik. Batez besteko tenperaturak behera egingo du nabarmenki, eta eguneko tartea 7 eta 10 gradu artean ibiliko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago