Urtarrilaren 6an eskainiko du Hertzainak taldeak azkeneko kontzertua. Gasteizen izango da, Mendizabalako zelaietan. 20.000 lagunentzako karpa handi batean emango diote amaiera ibilbideari. Aurretik iragarri zuten moduan, gainera, abenduaren 16an eta 17an, bi kontzertu eskainiko dituzte BECen.
Azkena gure alde birarekin, behin betiko agur esango du taldeak. Horretarako, 1978an Gasteizen sortu eta 1981ean bere lehen kontzertua eskaini zuen taldearen formazio klasikoa berreskuratuko du, Josu Zabala, Iñaki Garitaonaindia Gari eta Luis Javier Saiz Txanpi-ren eskutik. Gainera, ALEAk jakin duenez, Arabako musikari ugari batuko dira azkeneko kontzertura.
Sarreren salmenta eta despedida kontzertuari buruzko xehetasun guztiak, halere, ostegun honetan Montehermoso kulturunean eskainiko duten prentsaurrekoan azalduko dituzte.