⛅ EGURALDIA

Hotza, eta bustitzeko gogoz

Erredakzioa 2022ko azaroaren 22a

Zeru estaliak izango ditugu datozen bi egunetan, baina elurra ez omen da menditik jaitsiko.

Estalita jarraituko du zeruak, hodei ugarirekin. Bereziki arratsaldetik aurrera egin dezake euria. Arabari eragin ez dion arren, aintzat hartu beharra dago Euskalmetek abisu horia emana duela Bizkai eta Gipuzkoarako, prezipitazio altuak direla eta. Elur kota 1.000 metro ingurutan egongo da, baina gora egingo du gauerako, 1.500 metrotara iritsita. Zenbaitetan haize zakarra egingo du, mendebaldetik. Azken orduetako hotza mantenduko da: Gasteizen, 5 eta 15 gradu arteko alde espero da. 

Zeru estaliek asteazkenean ere jarraituko dute. Euria batez ere goizean zentratuko da, baina eguerdirako atertu egingo duelakoan dago Euskalmet. Haizea ahul-bizia eta aldakorra izango da. Hotza mantenduta ere, minimoek zertxobait egingo dute gora: 8-15 gradu arteko aldea izango dugu. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago